Halaber, Udalak eta udalerriko kirol elkarteek beren entrenamendu saioetan eta jendaurreko ekitaldietan euskara sustatzeko sinatutako hitzarmenetan jasotako helburuak lortzeko koordinazio eta aholkularitza lanak egin eta zuzeneko laguntza emango du elkarteak.
Azkenik, aipatu laguntza, eskola orduz kanpoko umeentzako euskarazko jarduerak egiteko bideratuko da ere, Bapiruke egitasmoaren harira. Urtean Bizarra Lepoanek egiten dituen jarduerez gainera, nabarmentzekoak dira herri barruko udako, Aste Santuko eta Gabonetako udalekuak.