Jaiegun horrek bitxikeria bat du: haitzak eta baselizak Santa Mariñe izena badute ere, gurtzen den santua Santa Liberada da. Bere irudia Andra Mari elizako sakristian gordeta dago urte osoan, eta hilaren 20an beren-beregi ateratzen dute bertatik, baselizara igotzeko eta meza nagusiaren buru izateko. Diotenez, Santa Liberada, Santa Mariñe eta beste zazpi ahizpa santurekin batera jaio ziren, erditze berean, Baionan, II. mendean. Agian horregatik, Santa Liberada haurdunen eta erditze onen zaindaritzat hartzen da. Hori dela eta, haurdun dauden emakumeek berari egiten diote otoitz.
Egitaraua:
Uztailak 20, ostirala
11:30 Irteera elizatik baselizara, Udal agintariak eta txistulariak buru direla. Herritar ugari bildu ohi duen ekintza da hau.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 Hamaiketakoa, fanfarearekin.
19:00 Jaitsiera Santa Marinatik Antsonekoa plazara, buruhandirekin eta 4 dantza-talderekin: Ikusgarri (Portugalete), Agurra (Algorta), Gaztedi (Santutxu) eta Iratxo Gorria (Urduliz). Ondoren, herrira heltzerakoan, talde guztiek erakustaldia eskainiko dute Antsonekoa plazan.
21:00 Jaiaren amaiera, trikitilariekin eta txokolatadarekin.
Uztailak 21, larunbata
12:30 - 13:00 Tortilla-lehiaketan izena emateko epemuga.
14:30 Tortillen aurkezpena.
16:00 Jolasak.
18:00 Tortilla lehiaketaren sari banaketa.
19:30 Erdixka Lauetan taldearen emanaldia, La Campan.
Urtero legez, etzi, ostiralarekin, Santa Mariñe Eguna ospatuko dute Urdulizen. Gauzak horrela, urduliztarrek haitzetaraino igoko dira Santa Liberada gurtzera. Horrez gain, herrian zehar hainbat ekitaldi eta ospakizun izango dira egun osoan. Hala ere, aurten ere Tortilla Lehiaketa larunbatean, hilak 21, egingo dute, "iazko arrakastak bultzatuta", antolatzaileek jakinarazi dutenez. Lehiaketa bi kategoriatan banatuko dute: 16 urtera arte eta 16 urtetik aurrera. Parte hartzaileek hurrengo osagaiak bakarrik erabili ditzakete tortillak egiteko: patatak, arrautzak, olioa eta gatza. Horrez gain, esan beharra dago, jardunaldia girotseko eta ospakizunari bukaera emateko, Erdixka Lauetan taldearen emanaldia izango dela lehiaketaren sariak banatu eta gero. Argazkia: © Urdulizko Udala.