Jaietatik bigantxak kentzea eskatu dio Equok Getxoko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 18a, 17:56

Portugaletekoari bezala, neguan adostutako mozioa betetzea eskatu dio Equo Euskadi alderdiak Getxoko Udalari. Tokiko Udalbatzak PSE-EEk aurkeztutako testua onartu zuen abenduak 27an izandako batzarrean, alderdi guztien adostasunarekin, EAJrena izan ezik; eta bertan "konpromisoa hartu zuten animaliei kaltea sortzen dizkien jai ekitaldiak edo ikuskizunak ez programatzeko", azaldu dutenez. Guzti horregatik, Equok Getxoko Udalari eskatu dio "koherente izateko eta adostu zutenez beraien jai programengatik betizuak kentzeko". Ekologisten aipatu dutenez, adostutako puntuen artean hurrengo aurkitzen da: “animaliak, mina, sufrimendu psikiko eta fisikoari sentiberak, beraien ezaugarri biologikoekin bat bizitzera zuzenbide naturalarekin, gizarteak babestu eta defendituak izan behar dira eta bereziki Erakundeak defendatuak”. Era berean, laugarren puntuan aipatzen da “gizarte aurreratu eta etiko batek ezin dituela animaliak dibertimendu errekurtso erabili, bere sufrimendu psikiko eta fisikoari uko eginez”. Equok udal agintariei albaitari txostena bidali ei dio, Jose Enrique Zaldivar Laguiak egina, albaitaria eta AVAT (Asociación de Veterinarios Abolicionistas de la Tauromaquia), "non zehaztatzen den jaietan erabilitako animalien sufrimendua". Argazkian, egun Algortako Portu Zaharreko jaietan baino ez dira izaten bigantxak / cc-by Koska Irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun