Gauzatu beharreko lanen ekarpen berrien artean bat kultur jarduerak Getxoko BPGan (Barne Produktu Gordinean) izandako eragin ekonomikoaren kuantifikazioa egingo dela da, epe ertainera, 2012-2016 aldirako, izango duen bilakaeraren iragarpenekin, “hau da, kulturgintzan inbertitzen denak gure udalerriarentzat duen itzulkin ekonomikoa identifikatuko dugu”, azaldu du alkateak.
Parte-hartze prozesua
Proiektua prestatzeko prozesuan partaidetza handia izango da. “Horretarako, prozesuaren fase eta une desberdinetan, udalerriko kultur eragileen ekarpenekin kontutako da, besteak beste: jai-batzorde, kultur arloko enpresa, prestaketa-gune, musika-talde, antzerki-talde, dantza-talde eta abarrenekin eta Getxoko kultur arloko beste eragile garrantzitsu batzuekin; sektore soziokulturalaren elkarte-mugimenduarekin eta herritarrekin, udalerriko kultur eskaintzaren erabiltzaile diren aldetik”, adierazi du alkate getxotarrak.
Kultiba enpresa bizkaitarrari 47.000 eurotan esleitu zaizkion lanak bi fasetan gauzatuko dira. Lehenengo fasea irailean hasiko da lan-saio batekin, non udalerriko hainbat kultur eragilek hartuko duten parte. “Lehenengo fase horretan hasierako egoeraren diagnostikoa egingo da, bai barne-mailan bai kanpo-mailan: eskaria, eskaintza, joerak, ekoizpena eta abar”, nabarmendu du Koldo Iturbe Kultura zinegotziak.
Bigarren faseak azaroaren amaierara arte iraungo du. “Bertan zehaztuko da kontzeptualki Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua zer izango den, kulturaren sustapenean ildo eta xede estrategikoak finkatuz eta lehenetsiz. Proiektuaren esparru eragilea ere finkatuko da, abian jarri beharreko ekintza-planak zehaztuz, egituratuz eta diseinatuz”, aipatu du azkenik Iturbek.