Algortako Goñi kalean argiak ipintzeko lanak bi hilabete barru amaituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 18a, 20:45

Beranduenez bi hilabete barru amaituko dituzte, Goñi kalean, Pinaga eta Sarri kaleen tartean, Algortan, herri argiak ipintzeko hasi diren lanak. Hain zuzen ere, Udalak bederatzi argi-puntu ipiniko ditu aipatu tartean segurtasun baldintzak hobetzeko, inguruan Bidezabalgo metro geltokiko sarbideetako bat baitago. Inguru horretan apenas dago etxebizitzarik baina eguneko ordu jakin batzuetan pertsonen joan-etorri asko gertatzen da, metroko zerbitzua erabiltzen dutenena, alegia. Obra erraza da eta bere aurrekontua 20.000 euro ingurukoa da. Argazkian, herri lanak artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun