Lapikoak astinduz salatu dituzte murrizketak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 18a, 23:46

Koilarak lapikoen kontra astinduz, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak joan den astean iragarri eta ostiralean onartu zituzten azken murrizketen kontrako oihartzuna irudikatu dute gaur 170 gizon-emakume inguruk, Algortako Telletxe plazan. Adin zein jatorri ezberdinetako lagunek bat egin dute horrela ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek zein dozenaka gizarte eragilek deitutako mobilizazioarekin. Beste horrenbeste egin dute Leioako Bulebarrean. Kazerolada amaitutakoan irakurritako oharrean ohartarazi dutenez, "politika hauek gizartea orohar pobretzea dakartzate. Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz eta geroz eta jende gehiagok hilaren atzenera iristeko arazoak izan ditzan eraginez. BEZ-a igotzea, prestazio sozialak murriztea edo sektore publikoan soldata murrizteak bidegabeko politikak dira hain zuzen krisiaren sorreran zerikusirik izan ez dutenei ordainaraziko zaiena". Hala ere, ez dira gaurkoak azken mobilizazioak izango. Larunbat honetarako, uztailak 21, manifestazio batek (17:30ean, Jesusen Bihotzetik) zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, Euskal Herria Bilduk deituta.

Algortako kazerolada argazkitan (albuma)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun