Salgai daude jada Algortako jaietako koadrila bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 19a, 00:33

Algortako iazko jaietan 500 lagun inguru batu ziren Telletxe plazan koadrila arteko bazkariaz gozatuz. Aurten marka hori apurtzea espero dute jai batzordeko lagunek. Iaz bezala, San Inazio bezperan, uztailak 30, egingo dute; ondoren alai eta pozik jaitsiera tradizionalean parte hartzeko. Menua ere iazkoa: paella, postrea, edaria eta ogia. Txartelak 8 euroren truke eskura ahal izango dira ondoko tokietan: Baserri taberna, Sustrai taberna, Eztabaida gunea eta Kantxa Kirol Moda. Hilaren 25a, asteazkena, izango da horiek erosteko azken eguna. Horrenbestez, hilaren 27an hasi eta 31n amaituko dira aurtengo Algortako San Inazio jaiak.

Ikusi jaietako liburuxka (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun