Murrizketen aurkako greba orokorra deitu dute irailaren 26rako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 19a, 14:00

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN, CNT eta hainbat eragile sozialetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean Bilbon, irailaren 26an Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren deialdia zabaltzeko. Horien guztien eledun, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Ainhoa Etxaide LABekoak ziurtatu dute Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea "gezurretan" ari dela "beste alternatibarik ez dagoela esaten duenean", eta doikuntza neurriek "Greziaren bidea" hartzera bultzatu dituztela esan du dute. Halaber, PPren Gobernuak krisiari aurre egiteko onarturiko murrizketa neurriak "Hego Euskal Herrian ez inposatzeko" kalera irtengo direla adierazi dute. Argazkian, elkarretaratzea asteartean Lanbidek Areetan dituen bulegoen aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun