Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Areeta eta Berangoko Santa Ana auzoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 19a, 16:11

Ostiral honetan, hilak 20, hasiko dira Areetako Santa Ana auzoko jaiak. Igandera arte luzatuko dira. Bihar, txupinazoaren ostean, sardina jana izango dute bertaratzen diren lagunek. Musikari dagokionez, jaiei giroa emango diete Juancho El Charroren mariachiek eta diskofesta. Berangoko Santa Ana auzoari dagokionez, larunbatean goizean abiatuko dira ospakizunak, 10:45ean botako baitute txupina. Kukullaga jai batzorde herrikoiak antolatuta, igande eta ostegunean izango dira jaiak. Argazkian, Santo Domingo jaiak ere antolatzen ditu Berangoko Kukullaga jai batzorde herrikoiak.

Santa Ana auzoko jaiak Areetan

Uztailak 20, ostirala

17:00 Puzgarriak eta Ludoteka
18:00 Zirku tailerra
19:00 Txupinazoa
20:30 Sardina-jana (Emi arrandegiaren eskaintza)
20:30 Mariachiak Juancho El Charroren eskutik
22:30 Diskoteka

Uztailak 21, larunbata

10:00 Arrantza lehiaketa itsasadarrean (Estradaren aurrean)
11:30 Gaztelu puzgarriak eta ludoteka
13:00 Goateke (60 eta 70. urteak)
13:30 Tortilla txapelketa
16:30 Mus txapelketa
17:00 Gaztelu puzgarriak eta ludoteka
17:30 Beira-alezko tailerra eta postre tailerra
18:00 Burdin igel txapelketa
18:30 Haur dantzaldia
19:30 Buruhandiak
20:30 Herri saiheski-jana (Urrutia Anaia Harategiaren eskaintza)
22:30 Diskoteka

Uztailak 22, igandea

11:30 Gaztelu puzgarriak, ludoteka eta pilota erraldoiak
11:30 Futbol 3 txapelketa
13:00 Bilbainadak "Los 5 bilbaínos"en eskutik
14:00 Paella txapelketa
17:00 Ur gerra
17:30 Aparraren jaia
18:30 Herri kirolak
20:00 Santanako Olinpiadak
23:59 Jaiaren amaiera

Berangoko Santa Ana auzoko jaietako liburuxka (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun