Dekretu berriaren arabera, hilaren 27an, 28an eta 30ean (jai-bezpera egunak), 1. taldeko ostalaritza saltokiek (dastalekuak, izozki-dendak, txurro-dendak....) 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute; 2. taldekoek (tabernak...) 04:30ak arte, eta 3. taldekoek (pubak...) 06:00ak arte. Hilaren 29an eta 31n, 1. taldekoek 01:00ak arte zabalduko dute; 2. taldekoek 03:00ak arte, eta 3. taldekoek, 04:30ak arte. Terrazetan ohiko ordutegia izango da, 09:00etatik 23:00ak arte, baina ostiral eta jai-bezpera egunetan ordubetez luzatu ahalko dute zarratzeko ordua.
Txosnak
Txosnei dagokienez, Saninazioetan 5 izango dira, Jai Batzordearenaz gain, Telletxeko aparkalekuan 4 eta alkoholik gabeko beste bat Tangora Etxean; Romon beste 5 izango dira, gehi Batzordearena ere, eta guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan, Geltokiaren ondoan, egongo dira, jaietako agertoki nagusian; Portu Zaharrean beste 4 izango dira, Batzordearenaz gain, jai-eremu nagusian ere, zabalgunean, alegia. Guztiak herriko kirol taldek eta elkartek kudeatuko dituzte.