Gaur hasi eta ostirala bitartean, Udako Musika Zikloa izango da Mendieta kalean dagoen Sopelako Kurtzio kultur etxean. Musika klasiko emanaldiak arratsaldeko 8etan hasiko dira egunero eta guztietan sarrera doakoa izango da. Antolatzaileen aburuz, "udan ez duzu aspertzeko astirik izango, Kurtzio kultur etxeak antolatu duen egitarau potoloari esker". Gaur, astelehena, Juan Jesus Silguero eta Jaime Salas txirulariek eta Diego Crespo piano jolea estreinatu dute musika astea. Bihar, ordea, David Salinas klarinetean arituko da Jesus Peñaranda eskusoinulariarekin batera. Asteazkenean, berriz, Bernardo Garcia Huidobrok gitarra emanaldia eskainiko du. Halere, asteko egunik garrantzitsuena osteguna izango da. Egun horretan, AMCB Abesbatzaren solisten kontzertu lirikoa hartuko du Kurtziok. Bertan, Bilboko Orkestra eta Abesbatzaren partaideak diren Maria Montes sopranoak, Elena Roldan kontraltuak eta Iker Freirek tenorea abestuko dute, pianoan Victor Fuentesen laguntza izango dutela. Azkenik, ostiralean, Humberto Cuagliatak emango dio amaiera musika zikloari, piano kontzertu baten bidez. Argazkian, Sopelako Kurtzio kultur etxea / © Sopelako Udala.