Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak ume eta gazteentzako surf eta skate ikastaroak antolatu ditu abuztuaren 6a eta 17a bitartean. Zehazki, hilaren 6tik 9ra, astelehenetik ostegunera, izango da surf tailerra Getxo eta Sopelako Barinatxe hondartzan. Ondorengo astean, abuztuaren 13tik 17ra, skate ikastaroa izango da, ordutegi berean. Asteazkenean, baina, ez dute ikastarorik emango, egun hori jaia baita. Gauzak horrela, zortzi orduko ikastaroak izango dira. Ekimena 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazte euskaldunei zuzenduta dago, hiru adin multzo banatuko dituztela. Horrela, 8 eta 10 bitartekoak; 11, 12 edo 13 urte dituztenak; eta 14 eta 16 artekoak multzo ezberdinetan izango dira. Euskara elkarteak izen-ematea dagoeneko abiatu du. Argazkian, Bapirukeko gaztetxoak skate-an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!