Gipuzkoarrak nagusitu dira Plentziako Akuatloian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 24a, 00:00

Ibone Sanchez urretxuarra eta Jon Unanue zarauztarra nagusitu ziren atzo, igandea, Plentziako Akuatloian. Euskoman Triatloi Taldeak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatutako proban beste 102 atleta gehiagok parte hartu zuten, baina bertako lasterketaz gain, Sanchezek eta Unanuek berdin berdin jantzi zituzten EAEko Akuatloi txapelak, 2,5 kilometro lasterketa, kilometro bateko igeriketa lana eta beste 2,5 kilometroko lasterketa gainditu ostean. Sanchezek 39 minutu eta 4 segundo behar izan zituen. Talde lokaleko lehenengo emakumeak, ordea, bosgarren sartu zen, 2:45era. Gizonezkoen sailkapenean, Jon Unanuek 31:17ko marka egin zuen, atzean Sopelako Hirubi taldeko Almedin Mustafic sartu zela, 1:51ra. Taldeka, sopeloztarrak nagusi izan ziren gizonezkoetan, Hirubiren bidez, eta Ondarruko Koaxi Triatloi Taldea izan zen garaile emakumezkoetan. Argazkian, 2007an Plentzian ospatutako IV. Akuatloi Txapelketa / © Euskoman.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun