Getxoko PPren egoitzaren aurrean elkartuko da bihar LAB

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 24a, 00:58

Espainiar Gobernuak inposatu dituen neurriek egoera erabat aztoratu dute. Horren aurrean greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian datorren irailaren 26rako. Baina egun hori heldu arte euskal sindikatuek eta eragileek mobilizazioa elikatzeko ekimenak antolatu dituzte. LAB sindikatuak biharko, asteartea, elkarretaratzeak deitu ditu. Horren harira, Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LABek Getxoko PPk Areetako Zugatzarte etorbidean daukan egoitzan jarri du hitzordua, 11:00etan. Argazkian, LABeko ordezkariak Lanbideren bulegoen aurrean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun