Uztailaren 27tik abuztuaren 6ra arte 19 barraka egongo dira zabalik Ereagan, Algortako "San Inazioko jaiak direla eta", Getxoko Udalak zabaldu duenez. Data horietan, baina, Itzubaltzeta / Romoko jaiak ere izango dira. Iaz bezala, jolas-instalazioak Ereagako pasealeku ondoko bidearen tarte batean kokatuko dituzte, Turismo bulegoaren eta igogailuaren artean, hain zuzen. Barrakak ipini ahal izateko, zenbait aparkaleku kenduko da eta hegal ondoko bidean aldi baterako bi noranzko ezarriko dira autoentzat. Ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan goizeko 2etara arte egongo dira zabalik atrakzioak, eta gainontzeko egunetan gauerdira arte. Iazko prezioak mantenduko dira ere, hau da, 1,70 euro umeentzat eta 1,90 euro gazteentzat eta nagusientzat. Atrakzio berezien prezioa 2,10 eurokoa izango da. Abuztuaren 6an, astelehena, prezio merkeen eguna izango dute barrakek. Argazkian, 2008tik Algortako Ereaga hondartzan jartzen dituzte barrakak / ©
Getxo.net.