Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 24a, 16:34

Dagoeneko jai giroa sumatzen da Gorlizko kaleetan. Izan ere, Eliz plazan pregoia irakurri eta txupina bota, 19:45ean, eta koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera, gaur arratsaldean, Santiago jaiei. Sei egunez, hau da, igandera arte, egongo da zertaz gozatu: nekazaritza azoka, bertso saioa, bigantxak, eskulangintza azoka, bakailao txapelketa... izango dira egunean zehar egongo diren ekitaldietako batzuk. Gaurko kontzertuei dagokienez, Kasu! (Iruñea), Egurra ta kitto! (Azpeitia) eta Yeray Dj izango dira eszenatoki gainean. Argazkia: © Gorliz.net.

Ikusi Gorlizko udako egitaraua (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun