Getxoko PPren egoitzaren aurrean protesta egin dute sindikatu eta gizarte eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 24a, 17:22

ELA, LAB eta beste hainbat sindikatu eta gizarte eragilek deituta, 80 lagun inguru elkartu da gaur goizean Getxoko PPk Areetako Zugatzarte etorbidean daukan egoitzaren aurrean. Modu horretan, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak orain bi aste iragarri eta onartu dituzten neurriak salatu dituzte bildutakoek. Protesta amaitutakoan irakurritako oharrean ohartarazi dutenez, "politika hauek gizartea orohar pobretzea dakartzate. Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz eta geroz eta jende gehiagok hilaren atzenera iristeko arazoak izan ditzan eraginez. BEZ-a igotzea, prestazio sozialak murriztea edo sektore publikoan soldata murrizteak bidegabeko politikak dira hain zuzen krisiaren sorreran zerikusirik izan ez dutenei ordainaraziko zaiena".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun