Ez dugu ontzat ematen alderdi bakarreko eta politika bakarreko sistema hau. Espainiar estatuan PPk, eta lehenago PSOEk, erabakitzen du kapitalaren mesederako politika, oinarrizko kontu gisa inposatu eta administrazio zein alderdi politiko guztiei betearazten die. Hau ezin da onartu. Men egitea politika alternatiboari eta gizarteko orekari uko egitea litzateke. Men egitea kolaboratzea litzateke. Eta ELAren iritziz men eginez gero ez dago alternatibarik.
Berriro diogu: egoera soziala hain larria delarik, erantzuteko modu bakarra ez obeditzea da. Burujabetza eta autogobernua aldarrikatzeak, garai berean PPren erabakiak aplikatzen badira, proposamen politikoa bat ere sinesgarria ez izatea dakar. PPren legeek oinarritzat injustizia duten heinean, desobedientzia bihurtzen da bide bakarra; gaur bertatik desobeditzea. Zera soziala hankaz gora botatzen dutenean, subiranotasun edota autogobernuaren defentsa gauzatzeko modu bat dago: erabaki horiek goitik behera arbuiatzea. Orain ez bada, noiz?
Euskal Herriko alderdi eta administrazio guztiei exijitzen diegu, bakoitzak dagokion erantzukizun-esparruan, ez dezatela agindutakoa bete eta urratsak egin ditzatela solidaritatea oinarri duten beste politika baterantz.
ELA sindikatua
ela-sindikatua.org