"Gogoratu bai Landak, bai bere taldeak jaitsi zituztela aurretik beren ordainsariak eta gainera 2008az geroztik bere horretan mantentzen dituztela", aipatu dute udal arduradunek. Alkateak adierazi du neurri horrek bat egiten duela pasa den ostiralean Iñigo Urkullu EAJko EBBeko buruak azaldutakoarekin, hain zuzen ere, egungo egoeran kargu politikoek jaso beharrekoei dagokienez.
Landak azaldu duenez, "jaitsiera Espainiako Gobernuak 20/2012k Dekretuaren bitartez aurreikusitako murrizketa- neurrien ondorioz helduko dela. Horretan funtzionario publikoen soldaten murrizketa ezartzen da, Gabonetako ez ohizko ordain saria kentzean. Esan gainera zinegotziek ez dutelako inolako ordain saririk jasotzen, eta horregatik alkateak hartu du aipatutako neurria".
Landaren eta bere taldearen jaitsieraren ondoren, Alkateak irizpide hori gainontzeko udal talde politikoei igorriko die eta zein erabaki hartzen duten galdetuko die, behar bezalako neurriak hartzeko.