Erika Bilbao aske geldituko da datozen orduetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 25a, 16:14
Erika Bilbao Barzena preso politiko erandioztarra aske geldituko da arratsaldeko azken orduan, Leioako Herrira herri bilguneak zabaldu duenez. Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du horren agindua, fidantza ezarrita. Bilbao Avilako Brieva espetxean egon da pasa den urritik, Erandiotik 439 kilometrotara. Halere, diligentziengatik, Soto del Real kartzelan izan dute azken asteotan, Madrilen. Erikaz gain, Ekineko kideak zirelakoan 2010ean atxilotutako beste zazpi euskal herritar askatuko ditu Estatu espainolak, Rosa Iriarte, Eneko Compains, Joxe Aldasoro, Ugaitz Elizaran, Urko Aierbe, Egoitz Garmendia eta Anais Ariznabarreta, alegia. Bermeak bost mila eta bederatzi mila euro artean finkatu ditu Gomez Bermudezek. Datorren irailaren 14an beteko dira bi urte Guardia Zibilak Erika Bilbao atxilotu zuenetik, beste zortzi euskal herritarrekin batera, aipatutakoak zein otsailean askatu zuten Sandra Barrenetxea. Pasa den urriaren 1ean Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea izatea leporatzen diote. Sarekada bereko beste zortzi atxilotuek bezala, torturak salatu zituen erandioztarrak. Bestalde, Erika Bilbaori Erandioko jaietako liburuxkan maitasun mezua eta argazkia plazaratzeagatik hiru erandioztar daude auziperatuta Auzitegi nazionalean, eta berak pairatutako torturak salatzeagatik beste bi leioaztar egon dira. Argazkian, Erika Bilbao Barzenaren senideak omendu zituzten iazko irailaren 30ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun