Txirrindulari bat ospitaleratu dute, auto batek Plentzian harrapatu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 25a, 21:08

Gizonezko zikloturista bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean, Plentzian izandako trafiko istripu batean harrapatua izatearen ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak Europa Press albiste-agentziari zabaldu dionez, ezbeharra goizeko 9etan suertatu da Bi-634 errepidean, Plentziako tartean. Bertsio horren arabera, autoak, turismo batek, txirrindulariaren aurka talka egin du. Kolpearen ondorioz, zikloturistak arreta medikoa behar izan du, baina ez dute bere pronostikoa eman. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun