Erandioko futbol taldearen hainbat zale antifaxista biltzen dituen Kolektibo Norte Erandiok laugarren urtemuga ospatuko du larunbatean, hilak 28, Itzubaltzetako gaztetxean. Gauzak horrela, eguerdian herri paella egingo dute zale guztientzako aipatu gazte zentroan. Horretaz gain,
Sare Antifaxistak zabaldu duenez, KNEk rap eta hardcore doinuak batuko dituen kontzertua prestatu du. Iluntzeko 9etatik aurrera, errimaren jolasean arituko dira Sin Versos en la Lengua nazismoaren aurkako Castelloko taldea eta Uribe Kostako Bilbo Vandalz izeneko proiektu berria. Kontzertua Uribe Kostako Napalm taldeak osatuko du, hardcore ukitua emanez. Txartela gaztetxearen atean bertan erosi ahal izango da, 4 eurotan. Eta beste euro bat gehiagoren truke, zenbait talde antifaxisten CD bat jaso ahal izango da, futbolerako 16 abestiz hornituta. Argazkian, pasa den azaroan Carlos Palomino eta Ivan "Kostolom" Khutorskoy eraildako militante antifaxistei egin zien omenaldia KNEk.