Leioan lapurtutako auto bat erre dute Alonsotegin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 25a, 23:12

Pasa den ostiralean Leioako garaje pribatu batean lapurtutako auto bat kiskalita gelditu zen hurrengo egunean Alonsotegiko Linaza auzoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, Alonsotegiko sua zelan piztu zen ikertzen ari dira ertzainak, oraingoz ez baitakite zerk piztu zuen. Gauzak horrela, ostiralean bertan jabeak polizien aurrean desagertutzat jo zuen ibilgailuak 24 ordu baino gutxiagotan txiki-txiki eginda agertu zen. Linaza auzoko sua larunbateko arratsaldeko ordubata baino lehen piztu zen. Izan ere, ordu horretan auzokide batek SOS-Deiak telefonora deitu zuen, auzoko bidexka batean Seat Leon modeloko auto bat sutan zegoela esanez. Suhiltzaileak bertaratu eta sua amatatu arren, autoa txikituta gelditu zen. Argazkian, erretako auto bat Berangon, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun