Leioako gizonezko bat, 34 urtekoa, larri zauritu zen pasa den larunbatean Errioxan izandako trafiko istripu batean. Logroñoko Guardia Zibilak zabaldu duenez, ezbeharra goizeko 7:30ak aldera gertatu zen. Ordu horretan, argi ez dauden arrazoiak direla medio, leioaztarraren autoak, Audi A-4 modelokoa, Renault kamioi baten aurka talka egin zuen, albo batetik. Ondoren, autoak traiektoria amaitu zuen Peugeot 508 baten aurka joz. Trailerreko gidaria onik irten zen, baina Leioako bizilaguna zein Peugeotean zihoan 43 urteko gizon bat zauritu ziren. Bizkaitarra larriki, gainera. Biak ala biak Logroñoko San Pedro ospitalera garraiatu zituzten bertan arreta medikoa jasotzeko. Egun berean, ebakuntza egin zioten leioaztarrari, egoera "oso larrian" zegoena. Ospitaleak ez du datu gehiagorik eman ordutik hona. Istripua Logroño eta Cenicero batzen dituen errepidean izan zen, Fuenmayor udalerrian. Argazkian, Errioxako suhiltzaileek lan egin behar izan zuten auzokide leioaztarra erreskatatzeko / cc-by-nc-sa
Josu Garro Mezo.