Nahiz eta askotan abortuaren inguruan hitz egin, garrantzitsua iruditzen zaigu beste behin ere lege honekiko gure desadostasuna azaltzea. Urte hasieran Espainiako Gobernuak iragarri zuen aldaketa partziala egingo ziola eta asteburuan Gallardonek jada aurreratu du aldaketa horretan, egun, oro har Hego Euskal Herrian balizko hiru egoeretan abortatzen ahal bada (bortxaketa bada, fetuak malformazioa duenean eta erdituko duen emakumearen bizitza arriskuan denean) betiere epeak eta emakumeen adina baldintza izanik; erreforma honen onarpenetik aurrera balizko hiru egoeretatik bat murriztu nahi dutela. Horrela, PPk 1985eko legea berreskuratu nahi du.
Kasu honetan ere, profesionalen hitza emakumeon hitzaren gainetik jartzen jarraitzen dute eta gure gorputzaren kontrola gure eskutatik kanpo uzten dute, eskubide bat beharko lukeenari epeak, baldintzak eta oztopoak jarriz.
Indarrean dauden legeek eta horiek ikuspegi eskuindarrago batetik eduki ditzaketen aldaketek, oinarrian, helburu berdina daukate: emakumeon erabakitzeko eskubidea urratzea; interes ekonomiko, politiko eta ideologikoen araberako erabaki politikoak hartzea.
Urtetan borrokaren bitartez lortutako aurrerapen txikietan atzeraka eginez, azken hilabeteotan PPko gobernuak onartu dituen beste murrizketa sozial askoren gisan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean herritarren eskubideetan lotsagabeki murrizketak egiteari ekin diote, bizi baldintzak bortizki okertuz eta gure bizitzen jabe eta subjektu izatea gero eta zailago eginez.
Urtetan borrokaren bitartez lortutako aurrerapen txikietan atzeraka eginez, azken hilabeteotan PPko gobernuak onartu dituen beste murrizketa sozial askoren gisan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean herritarren eskubideetan lotsagabeki murrizketak egiteari ekin diote, bizi baldintzak bortizki okertuz eta gure bizitzen jabe eta subjektu izatea gero eta zailago eginez. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak "La Razon" egunkariari eskainitako elkarrizketa batean abortuaren legea erreformatuko duela malformazioak dituzten fetuei "babes maila berdina eskaini ahal izateko" eginiko adierazpenen aurrean: Euskal Herrian bizi garen emakumeok ezin ditugu gure gorputzaren gaineko erabakiak modu aske batean hartu: gure gorputzetan interes ekonomiko, politiko eta ideologikoek eragin nabarmena dute. Eta honen adibide dira asteburuan Espainiako Justizia Ministroa den Alberto Ruiz Gallardonek eginiko abortu legearen erreformaren inguruko adierazpenak. Argazkian, 2009ko martxoaren 8an, abortu librea eskatu zuten feministek Algortan.