Algorta eta Itzubaltzetako jaiak direla eta egun hauetan motelago ibiliko da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 27a, 21:06

Gaur hasi eta asteartera arte luzatuko diren Algortako Saninazioetan zein astearte beretik igandera ospatuko diren Pinueta eta Itzubaltzeta / Romoko jaietan murgilduta ibiliko da UKBERRI.NET. Izan ere, eragile hau Algortako jai batzordeko zein Itzubaltzeta / Romoko jai batzordeko kidea da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosna gunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Algortako Saninazioetan zein Itzubaltzeta / Romoko jaietan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!

Algortako jaien egitaraua Pinueta eta Itzubaltzeta / Romoko jaien egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun