Adimen-Ezgaitasuna duten pertsonentzako Elkarteak Astia eta Giza Partaidetzako Zerbitzua eskaintzen du, eta baita Laguntza eta Familien atsedenerako Zerbitzua ere, adimen-ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean eta familiei beren bizitza proiektuan laguntzeko helburuarekin.
Bestalde, Gurutze Gorria elkarteak aurreikusita dituen jarduerak ezintasuna duten pertsonei beren astirako garraio sistema egokitua eskaintzera zuzenduta daude.
APNABI elkarteak aipatutako gaixotasuna duten pertsonei laguntza eskaintzeko jarduerak antolatzen ditu, familiei laguntzeko, astia edo kontsultako programen eta eguneko arreta zentroen bitartez.
Azkenik, Sindrome Down Fundazioak tratamendu globala eskaintzen du, adimen-ezgaitasuna duten pertsonentzat, hainbat tailerren bidez, esate baterako, fisioterapia, logopeda edo laguntza psikopedagogiakoak…. eta baita familiak laguntzeko ere.