Praktiketako denboraldian, urte batez, tutore batek eta gainbegirale batek kontrolatuko ditu agenteak, eta beraien aspektu desberdin batzuk kontuan hartuko dituzte, tartean, baloreak, jarrerak, gaitasunak eta abar. Praktiketako epea gainditzen dutenak karrerako funtzionario izendatuko dituzte. Keltse Eiguren Udaltzaingoko zinegotzi arduradunak aipatu du “langile horiek hasteak kalean poliziaren presentzia areagotzea ekarriko du eta udaltzainak auzokideengana eta merkatariengana gehiago hurbilaraztea ere, eta ziurrenera hori zerbitzuaren onerako izango da”.