Bryce Bevin entrenatzaile zeelandaberritarraren agurra jaso ostean, Espainiako selekzioa entrenatzeko, Todd Dammersek beteko du Getxo Artearen aulkia. Entrenatzeaz gain, australiarra taldearen kirol zuzendaria izango da. Dammers Sydneyko Unibertsitateko kirol zuzendaria izan da, Australian titulu gehien dauzkan kluba. Abuztuaren amaieran helduko da Todd Dammers Getxoko taldera. Entrenatzaile berriak bederatzi urte daramatza entrenatzen Australian Rugby Unionen. 2010ean Japoniako Ricoh Black Rams taldeko teknikaria izan zen eta Liga hartan denboraldi berean eta talde berberarekin lortutako garaipenen errekorra hautsi zuen. Getxo Artearen lehen taldearekin denboraldi ederra egiteaz gain, Todd Dammersen eskutik harrobi eta beheko taldeekin lan itzela lortzea da zuzendaritzaren itxaropena. Zentzu horretan, aurreko denboraldian 21 jokalarik debuta egin zuten bere aginduetara Sidneyko Unibertsitateko lehen taldean.Argazkia: ©
Getxo Rugby.