Kartel irabazlea

Uztailaren 13an Algortako Portu Zaharreko jaietako kartel lehiaketaren sari banaketa izan zen. Sariketara aurkeztu diren 29 kartelak Etxetxun ikusi ahal izan ziren eta giro paregabean irudiez gozatu ahal izan zuten bildutakoek, artistak eta saridunak ezagutu eta 2012ko kartela zein izango den ezagutzera eman zen. Portu Zaharreko jaietako aurtengo kartelean ez dugu jaietako ohiko elementu diren kukaina, antzar, marmitako edo arrantzale zapirik ikusiko. Kartelaren irudia Portu Zaharreko ohiko panoramika bat da, dotore marraztuta eta kolore konbinazio atseginez margotuta. "Ilunabarra" izenburua duen kartelaren egilea Itzubaltzeta / Romoko Irene Garces Jara emakume gaztea da. Abuztuaren 9tik 12ra luzatuko dira jaiak. Argazkian, Irene Garces "Ilunabarra" kartelarekin.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!