Gizon bat atxilotu dute Berangon ibilgailuak indarrez ireki eta etxebizitza batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 6a, 14:50

Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo ibilgailuetan indarrez lapurtzea, etxebizitza batean ebasten saiatzea, agintaritza agenteei desobedientzia larria eta ausarkeriaz gidatzea egotzita. Arratsaldeko 18:30ak igarota jaso zuen polizia autonomikoak herritar baten deia, Audi A4 autoan zihoazen hiru lagunek bere ibilgailua eta beste bi bortxatu zituztela esanez, Barrikako kale batean. Etxeko giltzak ere lapurtu zizkioten autoaren barrualdetik, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Gauzak horrela, Algortako etxebizitzara abiatu zen patruila bat eta bertan zirela azaldu zen Audi A4 ibilgailua. Baina ertzainak zeudela konturatzean, ausarkeriaz gidatuz alde egin zuen barruan zihoan lagun bakarrak. Azkenean, Berangon geldiarazi zuten, irteerarik gabeko kale batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun