Bi lagun atxilotu dituzte Leioako enpresa bateko arduraduna erasotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 6a, 16:11

Ertzaintzak 38 eta 45 urteko bi gizonezko atxilotu zituen ostegunean Leioan, lagun bati eraso eta bere lantokian kalteak eragitea egotzita. 19:00ak aldera jaso zuen abisua Polizia Autonomikoak. Enpresara heldu zirenean, patruilak ikusita ihesean hasi ziren hiru lagun ikusi zituzten, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera. Dirudienez, atxilotutako bi lagunak ibilgailu batean heldu ziren bertara eta, zuzenean, bulegoetan sartu ziren enpresaren arduraduna erasoz, horri esku batean zauriak eraginez. Dena zegoen lurretik, apurtuta eta hormak odolez zikin, polizia iturriek gaineratu dutenez. Ustezko erasotzaileetako batenak ei ziren artaziak topatu zituzten bertan. Ikerketa zabalik dago oraindik, ihes egindako hirugarren laguna harrapatzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun