Ildo horretan, aipatu du "Getxoko Udalak esparru publikoen erabilera bultzatu duela hiria erabiltzeko eta gozatzeko hartutako hainbat neurriren bitartez, aintzat hartuta eremu publiko horien erabilerak aberastasuna eta eragin ona sorrarazten dituela ostalaritza eta merkataritzako sektoreetan".
Betebeharrak
Udalak gogoratu du terraza ipintzeko baimenak zenbait betebehar dakarrela, hala nola, Udalak zigilatutako terraza ipintzeko planoa lokalaren barruan ondo ikusten den lekuan jartzea eta Udaltzaingoari erakustea, hala eskatzen duenean. Horrez gainera, ezin dira gainditu baimendutako okupazioko mugak. Okupazio horrek aretoa mugatzen duten alboko babesgarriek mugatuta izan beharko du. Era berean, zorua, instalazioa eta elementu osagarriak garbitasun-baldintza ezin hobeetan mantendu beharko dira. Aipatutako baldintzak ez betetzeak zigorrak eragingo dituela.