Ustezko finka administratzaile iruzurgilea atxilotu dute Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 6a, 16:57

Ertzaintzak Eskumaldeko hainbat laguni ustez iruzur egin zien finken administratzaile getxoztarra atxilotu du gaur gauerdian Donostian, besteak beste, "Deia" egunkariak zabaldu duenez. Ekainaren 29tik zegoen desagertuta. Uztailetik leku ezezagunen batean egon da, poliziaren arabera. Hile horretan, gutxienez dozena erdi auzo elkartek atxilotuaren aurkako salaketak aurkeztu zituzten, iruzur egitea egotzita. Salaketa horien arabera, finken administratzaileak obrak egitera bideratutako dirua lapurtu zien Uribe-Kostako hainbat auzotarrei. Halaber, bere emazteak ere salaketa aurkeztu zuen, etxea bidegabe uztea leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun