Gizon baten gorpua aurkitu dute haitzetan Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 7a, 00:20

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Barrikako hondartzatik gertu, haitzetan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, ustez autoarekin erori da. Gizona oraindik ez dute identifikatu. Ordubata eta erdiak aldera herritar batek abisua eman dio Ertzaintzari, haitzetan auto baten ondoan pertsona bat ikusi duenean. Ordubiak pasatxo zirela suhiltzaileek egiaztatu dute pertsona hilda zegoela. Bost eta erdiak inguruan erreskatatu dute hilotza, Ertzaintzaren helikopteroarekin. Bilbora eraman dute, autopsia egitera. Argazkian, Ertzaintzaren helikopteroa artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun