Txupinazoaren atarian dira Astrabuduako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 8a, 00:58
Astrabuduako kaleak jaietako aurreko giroan murgilduta daude jada. Eszenatokiak eta txosnak muntatu, kamioiak herriko tabernei edariak banatu, zapiak hainbat lekutan saldu, herriko kaleetan banderatxoak jarri... Horiek izan dira gaur zein aurreko egunetako lanak. Ekitaldiak gora eta behera, asteazken honetan, abuztuak 8, emango diete hasiera Astrabuduako festei. Koadrilek Axpurutik Josu Murueta plazara arteko jaitsiera egin ostean, 20:30etan, Etorri Galdorri iazko koadrila irabazleak izango du pregoia irakurri eta txupinazoa botatzeko ardura. Hala ere, goizez, Ulpianori omenaldia egin eta txikien txupinazoa botako dute Inazio Aldekoa ikastetxean. Horrenbestez, igandera arte luzatuko dira San Lorentzoak. Argazkia: © Erandioko Udala.
San Lorentzo jaiak Astrabuduan (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun