Ermitatze gaztetxearen hustuketaren urtemuga dela eta, bihar, asteazkena, manifestazioa deitu du
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Hitzordua 20:00etan izango da Plentziako portuan. Baina, desalojoa salatzeaz gain, sei gazte plentziatar eta gorliztarren kontrako prozesu judiziala eta
ezarri nahi dizkieten isunak salatuko dituzte. Tokiko neska-mutilek azaldu dutenez, orain dela ia hiru hilabete, Ermitatzen identifikatuta izan ziren sei gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zieten Getxoko epaitegitik etxearen jabeei, eta haien erantzuna baiezkoa izan zen. Fiskaltzak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro Fiskaltzak eta 6.588 euro etxeko jabeek. Argazkian, ertzainek eta udaltzainek goizean Ermitatze gaztetxea hustuarazi ostean, berrehun bat uribekostarren babesa jaso zuen 2011ko abuztuaren 8an arratsaldean Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak.