Bihar hasiko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 8a, 16:02

Ostegun honetan hasita, Txo erre arte (abuztuak 13, 06:00) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 18:00etan Kasinotik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu eta erdi beranduago Egurre Erreten taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauean, kontzertua eskainiko dute Ready Aim Fire eta Garrasika talde lokalek; Tirikitauki oholtzara igo aurretik. Tartean, zinema izango dute txikienek Pedro Bilbao doktorea plazan. Ostiralean, urtero egiten diren eta horrenbeste ikusmin pizten duten ikuskizunetako bi egingo dituzte, 11:30ean hasita: nasapuntakoa eta salto txapelketa, alegia.Arratsaldean, berriz, sokamuturra egongo da hondartzan, 16:00etan. Antzarrak, ordea, aurten ez dituzte egingo itsasaldiengatik. Horren ordez txalupa bat eraiki eta estropada egin beharko dute koadrila guztiek, larunbatean, 10:30etik aurrera. Azkenik, igandeko Pijana Egunerako, ohikoa den marmitako txapelketa antolatu dute. Gauean, berriz, Luhartz taldeak girotuko du dantzaldia.

Egitaraua:

Abuztuak 9, osteguna

11etatik 14etara eta 16etatik 18etara, haurrentzako parkea behean.
12.00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
12.15 Haur koadrilen jaitsiera Kasino plazatik Gazte Leku fanfarrearen laguntzaz.
13.00 Haurrentzako diskoteka portuko plazan.
18.00 Koadrilen jaitsiera Kasinotik abiatuta Gazte Leku fanfarreak girotuta. Egurre Erreten iazko koadrila irabazlea aurreneko postuan irtengo da Txo eramanez.
19.30 Sardina jana portuko plazan.
Pregoi irakurketa Egurre Erreten koadrilaren eskutik portuko plazan.
Txoren ezarketa.
21.30 Haurrentzako zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.
21.30 Kontzertuak: Ready Aim Fire eta Garrasika talde lokalak eta Tirikitrauki.
22.30 Suzko zezena, Guzurti eta Zoro pirotekniaren eskutik, eszenatokiaren atzealdetik.

Abuztuak 10, ostirala

11etatik 14etara eta 16etatik 18etara, haurrentzako parkea, behean.
10.30 Haurrentzako nasapuntakoa hormatzar txikian.
Nagusientzako nasapuntakoa eta jauzi txapelketa hormatzar handitik.
11.30 Haurrentzako ur-jokoak.
13.00 Igel eta tiragoma txapelketa, portuko plazan.
16.00 Sokamuturra hondartzan.
18.30 Bertsolariak portuko plazan.
19.30 Sardina jana herrikoia.
21.30 Haurrentzako znema Doctor Pedro Bilbao plazan.
21.00 Euskal dantzak hormatzar handian Itxas Argiaren eskutik.
22.00 Kontzertuak: Hil Aiari y Kruders talde lokalak, Siroka eta Lehiotikan
22.30 Suzko zezena, Guzurti eta Zoro pirotekniaren eskutik, eszenatokiaren atzealdetik.

Abuztuak 11, larunbata. Txiki Eguna

11etatik 14etara eta 16etatik 18etara, haurrentzako parkea behean.
10.30 Koadrilen txalupen aurkezpena.
11.00 I koadrilen txalupen estropada.
11.00 Haurrentzako pintura lehiaketa Etxetxun (Adi gurasook, izen ematea 12:00ak arte).
11.00 Globoflexia tailerra 14:00ak arte.
11.00 Skate tailerra, La Kantera Skate Skolaren eskutik 14:00ak arte.
12.00 Beteranoen estropada.
13.30 Haur pintura lehiaketaren sari banaketa plazan.
16.00 Skate erakustaldia eta tailerra La Kantera Skate Skolaren eskutik 19:00ak arte.
18.00 Apar-festa, behean.
18.00 Euskal Herriko orga-jokoaren txapelketa eta herri kirolen erakustaldia errepidean.
18.00 Rugby txapelketa belarretan.
19.00 Bilbainadak Portuko plazan 21:00ak arte.
19.30 Sardina jana portuko plazan.
21.30 Haurrentzako cinema Doctor Pedro Bilbao plazan.
21.30 Txoren eszenifikazioa.
22.00 Koadrilen emanaldia eszenatoki handian. Bukatzean koadrilek ipinitako musika

Abuztuak 12a, igandea. San Nikolas. Pijama eguna. Beterano eguna

9.30 Marmitako txapelketarako izen ematea.
10.00 Apar festa, behean.
10.30 Haurrentzako arrantza lehiaketa erriberan.
11.00 Makillaje tailerra 14:00ak arte, behean.
12.00 Marmitako txapelketa. Epaimahairentzako marmitak Etxetxun 14:00ak arte.
13.30 Arrantza lehiaketako sari banaketa portuko plazan.
17.00 Bertsolariak Portuko plazan.
17.30 Marmitako txapelketaren sari banaketa.
21.00 Musika kontzertua: Trikixio.
21.30 Haurrentzako zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.
22.30 Koadrilen txapelketako sari banaketa, portuko plazan. Beteranoek hormatzar handitik girotuko dute eguna.

Abuztuak 13, astelehena

06.00 Txoren erretzea hormatzar handian eta jaietako azken traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun