Gaur arratsaldean egin dituzte Erredentore elizan, atzo, igandea, Palentzian izandako auto istripuan zendutako I.A.C. 12 urteko algortarraren hileta elizkizunak. Ezbeharren hiru adingabe eta beste hiru heldu hil ziren, seiak zihoazen furgonetak istripua izan ostean. Esan bezala, hildako bat 12 urteko mutiko algortarra izan da. I.A.C. Furgoneta bidetik atera eta Gaztelako ubidera erori zen, Naveros de Pisuerga parean. San Llorente del Paramoko jaietatik bueltan zetozen eta atzeko ibilgailuan senitarteko gehiago zeuden. Bizilagunek kontatu dutenaren arabera, bigarren kotxean hildako mutikoaren ama zegoen eta korrika uretara bota zen, baina ezin izan zuen inor bizirik atera. Biktimek Zarzosa del Rio herrian pasatzen zuten uda. 20 biztanleko herri txikia da, baina udan senitartekoak joan ohi dira, horien artean hildako sei lagunak. Argazkian, auto istripu bat artxiboko irudian.