Bi norbanakok deituta, bihar, ostirala, bigantxen kontrako kontzentrazioa izango da Algortako Portu Zaharreko jaietan. Hitzordua 15:30ean jarri dute eskaileretan. Hain zuzen ere, bihar bertan sokamuturra izango da 16:00etan, hondartzatxoan. Nahiz eta PSE-EEk aurkeztu, aipatu bi lagunak dira abenduak 27ko udal batzarrera begirako bigantxen kontrako mozioa bultzatu zutenak. Sozialisten ez ezik, Bilduk eta PPk ere erakutsi zuten aldeko jarrera, Equo alderdiak prentsa ohar bidez adierazitakoaren arabera. "EAJ abstenitu egin zen eta, mozioa onartu arren, sokamuturra egitarauan sartzea erabaki zuen Gobernu Taldeak", adierazi du talde ekologistak. Izan ere, biharko deialdiarekin bat egin du
Equo Euskadik. Sokamuturrari dagokionez, Algortako Jai Batzordeak antolatu ohi du, festetako ekitaldi guztiak bezala. Argazkian, egun Algortako Portu Zaharreko jaietan baino ez dira izaten bigantxak / cc-by Koska Irratia.