Bilboko Aste Nagusian oporrak hartuko ditu UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 17a, 19:21

Bihar hasi eta bederatzi egunez luzatuko den Bilboko Aste Nagusian oporrak hartuko ditugu UKBERRI.NETeko langileok. Udan zehar ez dira gutxi izan egindako txosna txandak eta tokian tokiko batzordeetan hartutako ardurak. Izan ere, Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau eskualdeko hainbat jai zein txosna komisioetako kidea da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak neketsuak suertatu dira. Baina, heldu zaizkigu jada merezitako opor egunak. Behingoz, barraren bestaldean igaroko ditugu jaiak. Hori dela eta, Aste Nagusia iraun bitartean, albiste jarioa askoz motelagoa izango da. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Abuztuaren 27an izango gaituzue bueltan. Ordura arte, ondo izan! Bestalde, gogoratzen dizuegu komunikazio proiektu hau lagundu nahi baduzue, aukera daukazuela bazkide eta laguntzaile egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun