"Uribe FM Deportes" uhinetara bueltatuko da gaur arratsean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 17a, 19:52

Uribe FM - Gorliz irratiak bere kirol irratsaiorik garrantzitsuena, "Uribe FM Deportes", alegia, oporretatik berreskuratuko du gaur arratsaldeko 18:30ean. Saioak Espainiako Bira eta Espainiako futbol liga izango ditu hizpide gaur, besteak beste. Dagoeneko, kirol irratsaioak bere hirugarren denboraldiari egingo dio aurre, etxeko bi esatarien esku, bi egunetan. Gauzak horrela, ostiralero Diego Gonzalez arituko da 18:30ean eta igandetan, berriz, Ibai Lejarragak egingo du asteburuko kirol ekimenen errepasoa, gaueko 11:00etatik aurrera. Argazkian, Diego Gonzalez Martinez esataria Uribe FM Gorliz irratiaren pasa den Gabon Zaharreko saio berezian / © Uribe FM.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun