Santimamiko jaiak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 17a, 22:43

Erandio eta Leioako Santimami auzoak goizeko 9:45ean ekin dio jaiak ospatzeari txupinaren eztanda entzutearekin batera. Ordu horretatik eta biharko gaua bukatu arte santimamiztarrek hainbat ekitaldi burutuko dute auzotar zein kanpotarrentzat. Gaur bertan, eguerdian nagusientzako luncha izan da eta arratsaldeko 6:30etik aurrera idi probak burutu dituzte, Janire Bikarregi eta Jose Luis Zarraga bertako baserritarren ekimenez, Jose Elortegi “Txapas” barrikoztarra ondoan izan dutela. Gauean, ordea, gaupasa izango da Gora Herria taldearekin. Bihar, berriz, Igel-toka, herri bazkaria, Patxin eta Potxin pailazoak eta umeentzako txokolate-jana izango dira, eguna eta jaiak bukatzeko, berriz, azken traka izango dela. Argazkian, Gora Herria taldea aurtengo Itzubaltzetako Inauterietan.

Santimamiko jaietako egitaraua

Abuztuak 17, ostirala, Santimami
09:45ean, jaien hasiera suziriaren jaurtiketaz.
10:00etan, kalejira.
11:30ean, meza.
12:00etan, lunch-omenaldia auzoko aitite eta amamentzat, Erandioko Udal Bandaren laguntzarekin.
12:30ean, umeentzako joko eta tailerrak.
13:30ean, txinbera txapelketa.
18:30ean, idi-probak (Hiru buzterri): Janire Bikarregi (Erandio), Jose Luis Zarraga (Arriagas) eta Jose Elortegi “Txapas” (Barrika).
18:30ean, umeentzako joko eta tailerrak.
00:00etan, Gauapasa Gora Herria taldearekin.

Abuztuak 18, larunbata, Santimamitxu, umeen eguna
10:00etan, kalejira.
11:30ean, Meza auzoko hildako guztien omenez. 12:30ean, umeentzako joko, puzgarri eta tailerrak. 13:00etan, igel-toka txapelketa.
14:00etan, herri bazkaria (tiketak txosnan egongo dira salgai abuztuaren 17 eta 18an. Mugatuak dira).
17:30ean, guraso eta seme-alaben arteko herri-kirolak Kulkirekin.
18:30ean, Idi-probak (Hiru buzterri): Santos Aurrekoetxea (Loiu), Jon La Cruz (Gatika) eta Zumeltxu (Zamudio).
19:30ean, Patxin eta Potxin pailazoak.
20:30ean, umeentzako txokolatada.
22:00etan, azken traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun