Abian dira San Bartolomeko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 24a, 00:14

Leioako San Bartolome auzoak dagoeneko piztu egin du jaiak abiarazteko suziria. Igandera arte, ondo pasatzeko hamaika ekitaldi prestatu dute leioaztarrek baseliza, taberna eta plazaren inguruan. Gauzak horrela, gaur Lisker taldeak zabalduko du gaua. Bihar, ordea, Igel-toka lehiaketa eta tortilla txapelketaren txanda izango da, baita Honat erromeria taldearena ere. Larunbatari dagokionez, Euskal Jantzien Txapelketaren bosgarren edizioa burutuko dute, nekazaritza azoka, herri bazkaria (txartelak dagoeneko eskuragai daude), mus txapelketa eta asto probekin batera. Musika aldetik Triki Kantu kale animazioak eta Egan taldeak jarriko dituzte jai doinuak. Jaiak bukatzeko, igandean, marmitako txapelketa, mus txapelketaren finala eta magiklown ikuskizuna izango dira. Egunero umeek hainbat jolas eta puzgarriez gozatu ahal izango dute. Argazkia: © Leioa.eu.

Egitaraua

Abuztuak 23, osteguna

19.00 – Txupina eta jaien hasiera.
20.30 – Jendarteko mozorro desfilea GURETZAT fanfarrearekin. PHOTOCALL
21.00 – Sardinada herrikoia.
23.30 – Gau jaia LISKER taldearekin.

Abuztuak 23, ostirala

11.30 – Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
12.00 – Mesa eta ohorezko aurreskua.
13.00 – Gure nagusientzako luncha.
13.30 – Igel-toka lehiaketa herrikoia.
18.30 – Idi probak.
20.00 – Tortilla txapelketaren inskripzioa.
21.30 – Tortillen aurkezpena.
22.30 –Tortilla txapelketaren sari banaketa.
23.30 – Gau Jaia HONAT taldearekin.

Abuztuak 23, larunbata

Goizean zehar Euskal Jantzien V. Txapelketa.
10.30 –San Bartolomeko XII Nekazal Azoka.
11.00 – Umeentzako margo txapelketa
13.30 – Margo txapelketaren sari banaketa.
14.00 – Herri bazkaria TRIKI KUPELAren eskutik.
17.00 – VII Mus txapelketa.
18.30 – Asto probak.
Triki Kantu kale animazioa.
23.30 – Gau Jaia EGAN taldearekin.

Abuztuak 23, igandea

11.00 – Marmitakorako inskripzioen itxiera..
Trikitilariak goizean zehar.
11.00 – Puzgarriak.
13.30 – Kazolen aurkezpena.
17.00 – VII Mus txapelketaren finala.
17.30 – Magiklown ikuskizuna
19.30 – Marmitako sari banaketa.

Jaietako kartela

527091_354378211309487_1290446002_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun