Emakumeen futbol taldea sendotzeko jokalarien bila dabiltza Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 27a, 00:10

Plentziako kirol elkarteak emakumezkoen futbol taldera batzeko deialdia egin du, gazte eta kadete mailako jokalari berriak erakarri nahian. Txapeldunak.com emakumezkoen kirol atariak zabaldu duenez, interesa duen neska orok izango du proba egiteko aukera. Horretarako, datorren irailaren 5ean, asteazkena, Plentziako Errotabarri futbol zelaitik arratsaldeko 7:15eko entrenamendura kirol arropa eta zapatilak jantzita agertzea besterik ez dute egin beharko. Izan ere, egun horretan, Plentziako kirol elkarteak emakumezkoen talde gaztea-kadetearen entrenamenduak abiatuko ditu, Galder Perez entrenatzailearen aginduetara. Pasa den otsailaren 12an, Bizkaiko bigarren mailako txapeldunak izatea lortu zuten txuri-urdinek eta, hortaz, lehenengo mailan arituko dira aurten, taldearen bosgarren urtean. Plentziarrak, besteak beste, Bizkerre, Leioako Emakumeak eta iaz ere mailaz igo zen Erandioko Betiko Neskak taldeen aurka neurtu beharko dira urritik aurrera. Argazkian, txapelketa irabazi zuten jokalariak / © Plentziako kirol elkartea.

Iazko denboraldiaren deialdirako Plentzia Telebistak egindako bideoaPTB - Plentziako kirol elkartea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun