Getxo Rugby Taldea laugarren postuan utzita, Saran lehiatutako
Euskal Herriko Rugby Txapelketaren bigarren edizioa irabazi zuen atzo, larunbata, Ustaritzeko taldeak. Getxoztarrek joko ona erakutsi zuten, euri jarraituaren pean deseroso sentitu arren. Euriak, gainera, ez zuen publikoa hurbiltzea erraztu baina txapelketa familian jokatu zen, jai giroan. Txuri-beltzak lehen faseko bere taldeko bi areriori nagusitu zitzaien era nabarmenean: Baztani 20 eta 0 irabazi zion eta
Sarako Izarra rugby taldeari 19 eta 0. Aldiz, akabuan txapeldunorde bilakatu zen Zibururen aurrean 3 eta 12 menderatuta erori zen. Halere, horrek kontsolazio finalerako aukera eman zion, baina bertan hernaniarrek 10 eta 0 emaitzaren bidez garaipena eta hirugarren postua aldarrikatu zituzten. Finalean ez zen ia tantorik egin eta Ziburu 0 eta 3 erori zen Ustaritzen aurrean. Beste taldeei dagokienez, Donapaleu bosgarren sailkatu zen, bere atzean Sara, Hernani eta Sarako talde konbinatua eta Baztan lotu zirela. Argazkian, txapeldunak garaipena ospatzen / © Sarako Izarra Rugby Taldea.