Bi edukiontzi erre dituzte Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 28a, 01:32

Europa Press albiste agentziak Herrizaingo Saileko iturrietan oinarrituz jakinarazi duenaren arabera, aurpegia estalita zeramaten ezezagunen talde batek su eman die Algortako Trinitate kaleko bi edukiontziri. Horren ostean, iturri berberen arabera, Iosu Uribetxebarria preso gaixoaren askatasuna aldarrikatzeko esku-orriak bota dituzte. Herrizaingo Sailak erasoa 19:40ak aldera izan dela zehaztu du. Ordu horretan, txanodunek bi edukiontziak errepidean irauli, likido sukoiren bat bota eta su eman diete. Handik gutxira, Suhiltzaileak bertaratu dira eta minutu batzuen ostean sutea amatatu eta edukiontziak bere lekura bueltatu dituzte. 20:25erako ingurua ohi bezala zegoen, edukiontzien erredura zantzuak alde batera utzita. "Deia" egunkariaren edizio elektronikoak, berriz, txanodunak hiru zirela zehaztu du, antza, lekukoek horrela esanda. Azkenik, "El Correo Español"-en webgunean kale erasoa 20:00etan izan dela baieztatu dute. Dena dela, Agustin Ruiz Estivariz Getxoko PSE-EEko zinegotziak dagoeneko ekintza gaitzestea eskatu dio Bildu koalizioari. Eskakizuna Twitter sare sozialean egin du. Argazkian, suhiltzaile talde bat artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun