Lasterketa hasi denetik, jendeak etengabe eskatzen digu zerbait. Berdin da zer: bidoiak, biserak, eskularruak... Debaldekoa baldin bada, jendeari berdin dio zer ematen diozun. Gaur, ezagutzen ez dudan gizon batek, bere izenenean Galiziako hotel batean "zerbait" uzteko eskatu dit Twitter bidez!!! Baina, oraingoan, inoiz baino gusturago, trukean ezer eskatu ez didan Unaxi, lasterketa baten sekula eskatu ez didaten eta eman ez dudan zerbait emango diogu: sosak!!!
Unaxen gaitza, tamalez, ez da argazki bat, bidoi bat ala maillot bat oparituta osatzen. Unax ez da inolaz ere triste eta goibel dagoen mutil bat. Unaxek txispa eta bizipoza soberan dituen arren, osasuna falta du eta bere tratamendua eta Ameriketako Estatu Batuetan egingo dioten ebakuntza ordaintzeko 200.000 euro behar ditu. Horretxegatik, hemendik, gonbidapena luzatzen dizuet, Unaxdecorazon.org helbidean bere kasua ezagutu eta euro batzuekin lagun diezaiogun. Besterik gabe, besarkada bero bat Unaxi eta bere familiari. Inoiz baino gehiago, bihotzetik bihotzera!!!
Markel Irizar RadioShack taldeko txirrindulariak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua
[©