Jakina izango denez bihar, hilak 29 Jai Batzordeak jairik ez antolatzea erabaki du, eguna bera protesta eguntzat erabiltzeko.
Asteazkenean jairik ez egitea erabakitzea ez da inoren gustukoa izan, hala eta guztiz ere, hau izan da topatu dugun modurik eraginkorrena inputazioak bere horretan jarraitzen duela jendarteratzeko.
Iazko egitarauan Hegoalde Kultur Elkarteak publikatutako iragarkiaren harira, Auzitegi Nazionalaren esku hiru erandioztar, (euren artean Jai Batzordearen lehendakaria) inputatuak izan ziren terrorismoa goraipatzeagatik, bakoitzari 18 hilabeteko kartzela zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa kar- gu publikoetan eskatzen dietelarik.
Jai herrikoien alde dihardugun Erandioko pertsonak gara, ilusioz eta gogoz herritarrak jaiez gozatzeko lan egiten dugun erandioztarrak.
Jaiak antolatzen ditugunok oso presente daukagu herri honetan albiste batengatik Madrileko Auzitegi Nazionalaren mehatxupean egon zaitezkeela eta hau onartzeko prest ez gaudenez ozen oihukatzeko beharrean sentitzen gara.
Adierazpen askatasunaren alde eta pertsona hauei babesa helarazteko, asteazkenean, hilak 29, 19:30ean metro geltokitik abiatuko den manifestaziora deitzen zaituztegu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.