Poliziek "bereziki" zainduko dituzte alkohola saltzen duten lokalak, adingabeei alkoholdun edaririk ez saltzeko. Jaietan "garrantzi berezia" izango duten trafikoan eta substantzia estupefazienteen kontsumoen kasuan, horien "prebentzioa eta zehapena" bereziki zainduko ei dute.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi nahi die zorroak eta norberaren gauzak ondo zaintzeko, jaietako ekitaldietan eta kontzertuetan jende ugari bilduko denez lapurretan ibiliko den gaizkile kopuruak, zorro-lapurrak... gora egingo duelako.
Halaber, ondo zainduko dute alkatearen dekretuz ezarritako ordutegiak betetzen diren, "jaiez gozatzeko aukera eta herritarren atseden hartzeko eskubidea bateratzeko ezarri baitira" ordutegi horiek.